• 2017
  • ATXONDO
Volver

Zugatza ebagiten motozerreagaz

 

Zugatza botateko, lehenengo, noranzko jitea daukan ikusi beharko dabe; eta badirudi bera dagoan alderanzkoa daukala. Orduan harantza botako dabe. Harantza jausi daiten, kaska bat egin behar jako, gero bestaldetik zerratzeko eta harantza jausi daiten.

Zugatz erraldoiori botateko, esku zerrearekin ezinezkoa danez, motozerrearekin egingo dabe. Hagindun motozerrea, bestela ez dago zugatzik jaterik. Alde batetik, katea nahiko ondo dauka, estu antzean, baina ez nasaiegi ez estuegi be, eskuaz erabilteko moduan. Beste alde batetik, orioa eta gasolinea daukan ikusi beharko da.

Motozerrea hartu aurretik, babes neurriak hartu behar dira. Begiak eta belarriak zaratatik babestekoa ipini behar da. Haizea emon behar jako.

 

Informadores: Jesus Eguzkiza y Axular Eguzkiza