Aitak Frankogaz soldadu joan behar izan
- 2016
- SOPELA
Ardaoa Bilboko alondegitik ekarten eben tabernara. Ardao baltza zaragietan ekarten eben, eta ardao zuria garrafoietan. Ardao zuriak erre egiten dau zaragia. Tabernan jarroak egoten ziran ardaoa botateko, eta handik txikitoz serbiduten zan eperdi lodia eukien basuetan. Zaragitik jarrora botaten zan. Zaragiak mahai bat eukan kaidiagaz, hutsitu eiten eta behean kargetako. Zaragia narrua da, ganaduaren narrua.
Informadores: Edurne Ayarza, Floren Urrutia y Patxo Zabala
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa