Lurra itailakaz urratu
- 2012
- LARRABETZU
Umeen urtegunean beti egiten eben zeozer ospatzeko. Bizkotxoa-edo egiten eben eurek etxean, esne asko eukien eta. Etxean beti egin izan dabe mermeladea eta iko-dultzea; eta horreekaz egiten eben meriendea. Txokolatea loditxu egiten eben eta bizkotxoaren gainean izena ipinten eben, eta kandelatxua bere bai. Erregalurik ez eben egiten.
Informador: Maria Abio