Oiloak eta txitak
- 2008
- GALDAKAO
Lekukoa doncella de la señorita izan zan. Bere edadekoa zan. Etxeko beharrak egin behar izaten ebazan. Eta gero berari atendidu berak agintzen eutsanean; bere kuartua eta bere soinekoak eta bere gauzak egitea. Bere gauzak bakarrik egiten ebazan. Orain, etxe guztia markesearen donzeileak eta berak egiten eben; bien artean etxe guztia, egunero. Eta gero bakotxak bere ardurak eukazan; lekukoak señoritiena eta besteak señoriena. Ugazabearentzako mutila egon zan. Kozinerea be egon zan, eta kozinerearen hurrengoa, pintxie, be bai. Txoferra be bai. Langileak Bolibarkoak ziran.
Informadores: Karmele Zamalloa y Candida Zamalloa
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa