• 2012
  • LARRABETZU
Volver

Umeen izenak

 

Lekukoari gizonak esan eutsan umea neskea bazan, amaren izena ipiniko eutsiela, eta mutila bazan aitaren izena. Horixe euki eben ebatzita. Neskea jaio zan lehenengo eta Libe jarri eutsien. Lekukoak ez dau ezagutu umeei eguneko santuaren izena ipintea, baina senarrak bai. Senarraren aitak Trifon euki eban izena. Ez daki Julioan zenbatgarrenean dan Trifon Santuaren eguna, eta egun horretan jaio zalako ipini eutsien izen hori. Lekukoaren gizonak Trifon izen handia zala esaten eban. Ama Bruna deitzen zan eta aita Trifon; eguneko izenak. Lekukoak ez deutso begitu eguneko santuaren izenari, eta bere aitak eta amak be ez.

 

Informador: Libe Asua

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa