• 2012
  • MUNGIA
Volver

Umeak errekadutan

 

Lekukoak zortzi urte inguru eukazanean, gose-denporetan, errazionamentua egoten zan; ez bakarrik jatekoan, tabakoan eta gasolinan bere bai. Aldeetan uruna eta indabea eukiten eben behintzat, eta ez zan goserik pasetan; baina kalean ez egoan holakorik. Orduan, aitak ez ebanez erreten, aitari toketan jakon tabakoa koiu eta Zabalondora joaten zan lekukoa, familiako batzuekana, tabakoaren trukean uruna ekarteko. Zortzi-bederatzi urtegaz koiuten eban Mungiako trena. Goietatik joaten zan estazinora, trena hartu eta Zabalondon bajatzen zan; eta handik Larrabeitiren etxeraino, han bizi zan amama eta. Bueltan izekoak trena Artebakarretik noiz pasetan zan begiratzen eban eta orduan eroaten eban lekukoa trenbide-ertzera. Gero berak bakarrik egiten eban Mungiarako biajea.

 

Informadores: Iñaki Larrinaga y Jose Agirretxu

Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa