Orduan azpigarria be saldu egiten eben
- 2018
- ARRATZU
Kanpotik hainbeste jente etorri zanez, herrian etxebizitza barriak egiten hasi ziran. Lehenengo Txurrukan, etxe mordoa egin zituen; gero, plazakoak eta beranduago, goruntz etorten hasi ziran. Auzo osoak sortu ziran: Txurruka, Legaño, Matza. Auzoetako jente horrentzako dendak, tabernak-eta zabaldu ziran. Lehendik be baegozan taberna batzuk Berrizen: Pedro Juanena, Juliantxorena, Fondea, Ganeketxe eta Karteruena. Beranduago eurek tabernea eta jatetxea ipini zituen, Toki-Ona izenekoa.
Informador: Antonio Gerenabarrena
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala