Mungiako fabrikak
- 2012
- MUNGIA
Umetan txoritan egiten eben asko, txori-habiak ikasten. Txori-habia asko ekiezan orduan. Txoritan egitea oso inportantea zan uda osoan. Txoritan deitzen eutsien txori-habiak ikasteari eta zaintzeari. Gero jan egiten zituen. Zozoak, birigarroak, okilak ─oso estimadua zan eurentzat─. Gabiraia be bai, baina horrek goian egiten zituan habiak. Pago-adar luze baten egiten zituan eta bera izaten zan igotzailea: zelan joian ikusten joaten zan. Txoritan asko egiten eben. Eta eurak egindako txabolea eukienez, etxean gatza eta orioa ostu edo hartu eta eurek preparetan zituen bai txorikumeak, bai kangrejuek.
Informador: Jesus Eguzkiza
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa