Aititaren irakaspenak
- 2019
- ATXONDO
Tabernetan edaten hasi ziranean, hamasei-hamazazpi urtegaz, litro erdi ardao nahastetan eben gaseoseagaz pitxerrean. Txikiteoan geroratxuago hasten ziran gizonak. Txikitoa hogeta bost zentimoan egoan.
Orduan zer diru erabilten zan kontetan dabe: txakur handia edo hamar zentimokoa, txakur txikia edo bost zentimokoa, erreala edo hogeta bost zentimokoa (erdian zulo bategaz).
Orduan txikitoak hori balio izaten eban, eta ardaoa ona zan. Errealak orduan balio handia eukan; errealagaz beste gauza asko be erosten zan. Eta pezetea, bueno!
Informadores: Juan Arostegi y Eugenio Rola