Bikote gustukoena
- 2019
- ZALDIBAR
Euren ama-eta errekara joaten ziran tripak garbitzen; eurak ostera ja ez. Orduan odolosteak be mihimenakin lotzen ziran. Txarriaren hesteak erabilten ziran.
Meheari odolostea esaten eutsien eta lodiari mortzila. Gero, beste handi bat egoten zan, eta hari jaungoikoa edo buzkantza.
Txarriaren okelak gatz emonda konserbetan ziran. Orain be harri-askea badaukie etxean. Han egoten ziran pernila, ixten zanean, urdaia eta hazurrak. Bertoko klimeagaitik-edo, sarritan, jeneroa hondatu egiten jaken. Gatz loditan sartuta eukiten ebezan txarrikiak, harriak ganean ipinita.
Pernila gatzetan egon ostean, uretan beratzen ipini egun bat edo bi, eta handik ateraten zanean piper gorria emoten jakon.
Informadores: Justa Oregi y Crispin Arregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala