Mungiako joskileak
- 2012
- MUNGIA
Gaur egun makina erraldoiekin zuritzen dabez pinuak, zikinkeria kentzeko, alde batetik, eta, bestetik, azala zerrearentzat gogorra izaten dalako eta gitxiago mozten dalako. Lehenago tronkoak zuritzeko azia izeneko tresna erabilten zan. Tresna sinplea zan: ahoa eta helduleku bi. Ahaziaz zuritzen zan pinua.
Gero palea agertu zan, gogortxuagoa, narru sendoagoak zuritzeko, kentzeko. Zuritzen dabilen arbola lausongo zipresa da, azal sendo gogorrekoa. Ez da bape erreza zuritzea, baina ez dago terkedadea baino hoberik gauzak ondo egiteko.
Informador: Jesus Eguzkiza