• 2010
  • BUSTURIA
Volver

Tratantearena

 

Lekukoak tratanteak ezagutu dauz, bat edo bi. Bertan Abarkas da tratantea. Bermeotik be etorten ziran, Gernikatik be bai. Tratanteen beharra ganadua erostea eta saltzea zan. Behia apur bat zahar euki ezkero, barria ekarten eban eta aldea pagetan zan. Tratanteak astoak be saltzen ebazan.

Lekukoak anekdota bat kontetan dau: San Kristobalen Anton Tuertue izeneko batek tratantea izan gura eban, baina bertan tratante fuertea Abarka zan. Behin Antonek esan eutsan Abarkari astoa apur bat bronkotxu eukala, eta andreak ibilteko asto mantsoagoa gura ebala. Abarkak esan eutsan topauko ebala eta trankil egoteko. Astoa topau eta ekarri eutsan; gainera, asto polita. Andreak astoa hartu eta solora eroan eban, nabo bila. Naboak atera, astoan kargau eta etxera joan ziran. Eta bidea inork erakutsi barik estraminaraino joan zan astoa. Orduan andreak Antoni esan eutsan astoak etxerako bidea ekiala, eta Anton Abarkak bere astoa barriro saldu eutsala konturatu zan. Abarkari esan eta hauxe izan zan bere erantzuna: etxeko ganadua ezagutu ezik, ona egoala tratantea izateko.

 

Informador: Jose Luis Lauzirika

Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia

Videos Relacionados