Gabonetako jatekoak
- 2012
- MUNGIA
Erlauntza bat euki eta pentsau ezkero ha lekua ez dala ona jentea pasetan dalako eta baten bati pikau egin leikiolako, hara goiko zelaira edozelan ezin lei eroan. Erlea hiru kilometroko erradioan mobiduten da; baina, sarritan, mendirik ez badago, luzatu egin leiteke sei kilometrora arte. Normalean sei kilometrora aldatzen bada, ez da barriro etorriko lehen egon dan lekura. Orduan, hartu eta sei kilometrora eroan behar izaten dira eta hango martxea ikasten dabenean, handik hamabost egunera-edo ekarri leitekez hara goiko zelaira. Ostean, bidean erle piloa galduko litzatekez. Eguraldi txarra badago eta lau-bost egunean atera barik badagoz, urteten dabenean, orientazino barria hartzen dabe. Onena izaten da beste leku batera eroan eta barriro bueltan ekar.
Informador: Valentin LLona
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa