Eskolara joatea
- 2011
- NABARNIZ
Ziminteran satsa botaten dabe. Aparte eukiten dabe txarri satsa, behirik ez daukielako. Oiloaren satsa txarra da, beroa dan lez erre egiten dau; txarriarenak ostera, ez. Txarriaren satsa galbahetik pasau eta azukerea balitz legez botaten dau. Satsa lehenago sikatu egin behar da.
Lau sats klase dagoz: ganadua, txarria, oiloa eta konejuarena. Baina oiloarena eta konejuarena ez dabez erabilten, fuerteak diralako. Behiarena eta txarriarena suabeak dira, hobeak.
Porrua ipinteko kasurako erabilten dabe oiloarena be, berdeagoa dalako, indartsuagoa.
Informador: Bitori Undabeitia
Fundación: Bizkaiko Foru Aldundia