Etxean urik ez
- 2019
- AULESTI
Lehen behar asko egiten zan esku-alogerean. Udabarrian ota-ebagiten ibilten ziran, solo eskinetako karkabak atera, satsak atera eta pilora bota... Udan sartukeran, baserri handietako jenteari laguntzen joaten ziran. Esku-alogerean asko ibilita dagoz. Gero, bedarra ebagiteko eta garia ebagiteko sasoia etorten zan. Garia eskuz bere ebagi izan dabe eurek, zerreagaz; geroago kodaineagaz egiten eben. Geldika-geldika gariarena amaitu egin zan. Arto-jorra bere egiten eben. Udagoienean egurra preparetan eben negurako. Neguan pinu zuloak egiten ebezan pinua sartzeko eta otea ebagiten eben. Dana esku-alogerean egiten eben.
Informador: Jose Agirretxu