Etxean manantiala euki eben
- 2018
- ARRATZU
Joskileen eguna Santa Luzia da. Lehen, ospatzeko, danen artean dirua ipini, okelea erosi eta albardauta jaten eben; eta postrerako, bakotxak zeozer eroaten eban. Lekukoak inoiz bizkotxo txiki bat eroan izan dau, eta postreagaz jateko txokolatea bere preparetan zan. Anis apur bat bere edaten eben. Joskilearen etxean egiten eben ospakizuna, eta pozik ibilten ziran.
Autor: Labayru Fundazioa
Informadores: Jon Urrutia y Miren Urrutia
Fundación: Labayru Fundazioa