Berrizek jasandako aldaketea
- 2023
- BERRIZ
Joskileen eguna Santa Luzia da. Lehen, ospatzeko, danen artean dirua ipini, okelea erosi eta albardauta jaten eben; eta postrerako, bakotxak zeozer eroaten eban. Lekukoak inoiz bizkotxo txiki bat eroan izan dau, eta postreagaz jateko txokolatea bere preparetan zan. Anis apur bat bere edaten eben. Joskilearen etxean egiten eben ospakizuna, eta pozik ibilten ziran.
Author: Labayru Fundazioa
Informers: Jon Urrutia and Miren Urrutia
Foundation: Labayru Fundazioa