Etxearen banaketa
- 2014
- ATXONDO
Kristobal gidarien patroia da. San Kristobal eta Santiago egunetan, antxina, beti etorten zan kontratauta orkesta bat edo gramola bat. Gernikan musika-bandea egoten zan, eta Bermeon be bai. Urtero-urtero etorten zan bata egun baten, bestea bestean. San Kristobalera eta Axpera bakarrik etorten ziran. Meza osteetan aurreskua egiten zan. Busturian ohiturea egoan, aurresku asko egiten zan. Gizonezkoek gero andrazkoak atera, eta katean eta zabaletakoa egiten zan. Normalean, komisinoak egoten ziran. Jente partikularrak hartzen ebazan jaiak. Etxeetan be eskatzen zan laguntza. Aurreskua egiten zanean, ohiturea izaten zan jentea katean dagoala, komisinoak galletak eta ardao zuritxua ateratea paradatxua eginda hantxe, eta ostean zabaletakoa egiten zan.
Informadores: Patxi Bilbao y Delfina Santamaria
Fundaciones: Busturiko Udala y Labayru Fundazioa