Goazan mendirik mendi
- 2014
- ZAMUDIO
Sanjuanetan erroskilak saltzen be egoten ziran. Altamiratik behera joaten ziran, Menikatik, Zugatzagatik aurrera, ermitaraino. Erromeria ermitearen bueltan egoten zan, eta erroskilak be egoten ziran. Bigarren egunean be joaten ziran. Bedarrak ebagi barik egoten ziran eta bide estu-estuak ziran. Garoa egoten zan, eta garoagaz erropa guztiak hondatuta joaten ziran; baina joan barik ez ziran lotzen. Hirugarren eguna be egongo zan, errepetizinoa.
San Juan goizean goizeko garoa oinetarako ona dala be esaten zan. Eurenean be egiten dabe, hango amamak be egiten eban eta. Harek esaten eban goizean garoa hartu behar zala, baraurik. San Juanen esakunea izaten da.
Informador: Josefina Oregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa