Gerraostean errotara gauez
- 2020
- DURANGO
Egurrez egindako baserri-tresnen artean, bitxietan bitxienetarikoa, puxina dogu. Ezpel egurraz eginda dago, hau da, ezpelaz. Bizkai Gipuzkoetan ez dago ezpel askorik, lorategietan eta edergarritzat baten bat ikusten dan arren. Ezpeldoi gitxi daukagu hemen, baina Nafarroa aldean, ostera, badira ezpeldoi ederrak eta itxi-itxiak gainera. Egur gogorra da, egur astuna, uretan be sartu egiten da behera eta oso adartsua dan ezkero, baserriko lanabestzat erabilten da bedarrari bueltea emoteko. Hau da, sardatzat edo puxintzat erabilten da.
Txiki-txikitatik ikasten eben umetxoek baserrian zelan egin behar zan. Umetxoek euren tresna txikiak izaten ebezan. Hauxe da umetxoentzako puxin txikia. Honek badauka berezitasun bat, zenbat eta adar gehiago eduki, orduan eta puxin hobea, edo hobeagotzat jotzen da. Egur batetik ateraten ditu adar guztiak.
Informador: Jesus Eguzkiza