• 2007
  • BERRIZ
Volver

Pilotak

 

Oraintxe 4-5 urtera arte pelotak beti izan dira batenak, Ciprinak. Harek egin izan ditu pelotak danantzat. Harekaz pelotakaz ezin zan jokatu egin eta segiduan. Enpreseak hartzen ebazan pelotak eta asko erabili behar ziran frontoian jokatu baino lehenago. Oso gogorrak ziran.

Orain pelotea erosi eta zestora sartzen da jokatzeko. Makinatik pasetan dabe eta pelotea bigun dago, baina lehen askozaz gogorragoak ziran pelotak.

Pelotak egiteko lehenengo behean potroa ipinten da, eta gero, goma gogorragaz tirak egiten dira inguruan. Ostean lanea, eta azkenik narrua. Hori dana eskuz josten da.

Gaur egun pelotak asko karutu dira. Pelotakaz negozio handia egin dabe. Lehen pelotagin bat baino ez egoan, eta orain Frantziatik ekarten dabez pelotak. Pelotagin asko dago orain.

 

Informador: Mikel Berasaluze

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados