Euskaldunan ikasi eta lan egin
- 2014
- BILBAO
Ganaduari perrak ipinteko perratzailearengana eroaten zan. Angel Gaztelurrutia zan herriko perratzailea. Era guztietako ganaduari ipinten jakozan perrak: idi, behi, asto, zaldi...
Perrak ipinteko, lehenengo eta behin, ganadua egurrezko tramankulu baten sartu, lotu eta altzau egiten zan. Perra zaharrak kentzeko, lehengo untzek kendu behar jakozan tenaza moduko batzuekaz, gero apatxak garbitu eta barriak ipini.
Informadores: Markos Azpitarte y Mari Argoitia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala