Egurrezko arrana
- 2017
- ATXONDO
Arrautzen zuringoa orkatiletako bihorkadea kentzeko da ona. Zuringoa irabiatu “a punto de nieve”, benda bat hartu, busti bertan eta ostean hankan batzen da. Sikatu ahala gogortu egiten da eta igeltsuak egiten dauen beharra egiten dau. Hurrengo egunean barriz egin behar da.
Sanbedarrak be egoten ziran osatzeko. Orioa sarten baten ipini eta orio epeletan itxi behar dira haren orriak bigundu arte. Orio horregaz igurdi behar izaten zan narrua, eta orriak gainean ipini. Batzuen esanetan, kredoa-eta batzuk be errezau behar izaten dira, baina, beraren ustez, horreek kalterik egin ez arren, osatu ez dabe egiten. Azkenik, benda baten batzen zan orkatilea. Hiru bat egunetan egin ezkero osatzen zan. Sanbedar eske etorten ziran eurenera sarri, eurek jakiten ebelako soloan non egoten ziran.
Informador: Maribel Gorostizagoiza