Ines andereñoa
- 2010
- BERRIZ
Orduan umeak oihalagaz ibilten ziran. Lehenengo, telazko mantel moduko bat ipinten jaken; gainetik manta mehetxua; eta, azkenean, bueltan-bueltan gantxiloz egineko paxea, garrian amarretako. Goitik beste hainbat erropa ipinten jakozan eta estututa egoten ziran umeak. Barrutik telazko kamiseta fin-fintxua ipinten eutsien umeari, askotan etxean norberak eginekoa. Dendan salgai bere egoten zan.
Informador: Pantxike Elgezabal