Lehen egoten zan artoa hobea zan, finagoa
- 2018
- ARRATZU
Lehen orain baino edur gehiago egiten eban; akabua izaten zan. Armintzara bajetako, estratak egon ziran eta astoagaz joaten ziran, umeak astotzaretan joiazala. Bertan eroaten ebezan erregaluak bere: gaztaiak, oiloak, eztia... Ama astoaren atzean joaten zan eta aita aurretik astoari bidea egiten paleaz. Astoak biderik bere ez eban topetan. Orduak emon ebezan Armintzara ailegau arte. Edurtze itzelak egoten ziran, eta sarritan. Armintzan itsasoko haizeak indar itzela eukiten eban, teilei harriak ganean ipini arren, eroan egiten ebazan. Edurra neguan, ganera belura arte egoten zan, eta egunetan kendu barik. Egun bi lehenago edo egunak iluntzen hasten ziran eta orduan aitak edurtzea etorrela esaten eban. Gortara sartzen ebazan ardiak.
Informador: Pantxike Elgezabal