Negua
- 2012
- MUNGIA
Karnabaletan aurpegian ipinten dan kareteari muserangea esaten deutso lekukoak. Orduan nebearen frakak, sonbrerua, aurpegian karetaren bat, jakea… ipinten ebezan mozorrotzeko. Horreek jantzi eta kalera urteten eben. Batzuetan ez eben alkar ezagutzen eta alkarreri eskapetan ibilten ziran.
Aurpegirako muserangea batzuetan erosi egiten zan, beste batzuetan kartoi bategaz eurak egiten eben; edo andrazkoen galtzerdiren bat ipinten eben.
Informador: Andresa Ikaza
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa