Ia urte guztian jantzaldiak
- 2012
- MUNGIA
Morokila be egin dabe eurek etxean. Lapikoan ura ipini, eta, astiro-astiro artouruna botata, eragin egin behar izaten jakon. Euren amak gozo-gozo egiten ei eban. Taloa inportantea bazan, morokila gitxiago ez. Urunaren kalidadea inportantea izaten zan. Eta horregaz batera, etxeko jeneroa: pernil, oilasko, konejuak-eta. Lehenago-lehenago ez zan inor karnizeriara joaten. Aitak beharginak eukiten ebazan etxean, eta taloa eta morokila emoten eutsen jateko. Gozoagorik ez ebela inon jan esaten eutseen. Ogia be egiten eben etxean, baina gari-urunagaz. Zortzi egunik behin egiten eban amak labasua.
Informador: Natividad Bilbao Onaindia
Fundaciones: Zuztarretatik Ahora y Labayru Fundazioa