Ikazginen
- 2008
- UGAO-MIRABALLES
Bere gazte-denporan arbolak trontza-zerreaz botaten ziran; gero argitu zan motozerrea. Trontzeaz ebagiteko, persona bi behar dira, alde bakotxean bana. Norberak kalkulau behar dau arbolea norantz jausiko dan. Trontzeaz botateko, arbolea kapau egiten zan, hau da, nora bota behar zan, han alderdian zulo bat egiten jakon eperdian azkoreaz, eta besteko alderditik trontzeaz ebagi. Zuloaren alderdira jausten zan arbolea. Arrastradoragaz aterateko, ahaleginez danak alde batera botako dira; baina, jeneralean, arbolak euren pisuak agintzen dauen erara bota behar dira.
Informador: Mateo Urien
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala