Emagina
- 2012
- MUNGIA
Misinoak luzeak izaten ziran. Sarritan etorten zan Don Martin Sagasti eta inoiz etorri da beragaz Claudio Gallastegi be eta orduan oso gogorrak egiten ziran misinoak Meakaurren. Ortu Santuko panteoiaren ganean parau zan Gallastegi eta eurak dinoena egia ez dala esaten ba eben, zelan infernua eta beste mundu bat dagozala, han etxunda dagozanei galdetzeko esan eban. Jente guztia negarrez eta zaharrak esaten eben hori ez dala izan halan egin behar izan dana. Han, batak edo besteak, danak baten bat euki eben eta. Bera umea zan baina zaharrak esaten ebena daki. Horra zaharrenera eurak ez ziran joaten, hurrengo eguerdatean joaten ziran umeak. Zer egin eutsien galdetu eta Ortu Santura eroan eutsiela eta han aitita eta amama eta danak negarrez, kontetan eban amak etxean. Bildurgarria izan zan, bildurra sartzen. Eta konfesetan be joan egin behar zan urtean behin sikeran.
Informador: Josefina Oregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa