• 2007
  • BERANGO
Volver

Marti kakatsu

 

Lekukoaren aitak eta aititak artegia euki eben, artzainak izan ziran. Bere aitak hauxe kontetan eutson: Apirilaren aurreko hilabetea Martia da. Martiko azken egunetan eguraldi txarra hasi eta apirilaren hasierako egunak sano txarrak izan ziran; edurtzak, abazuza, kazkaragarra egin ebazan eta ardiak hil ebazan. Eta artzainak burua eskuakaz oratuta esaten eban: -Ai, ai Marti Kakatsu, arranak kolkoan eta narruak lepoan— ardiak hil eutsazalako. Eta besteak esan eutsan: —Baina zelan marti, marti kakatsu? Orain apirila bada? Hauxe izan zan artzainaren erantzuna: - Bai baina Martiari eskatu deutsoz bost egun.

 

Informador: Tomas Abarrategi

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados