• 2007
  • MARURI-JATABE
Volver

Mamukioa txarriarentzat

 

Mamukioak etxean usau dabez txarriei emoteko. Txarriak oinez ibilten ziran. Feriatik etxeetara eta baserrietara ekarten ebezan erosteko edo saltzeko txarrizainek. Txarri handiak ekarten ebezan eta eguzkiagaz pasauta etorten ziran, ia ibili ezinik; aurretik erabili ezinean kasik. Ekarri eta gaixotu egiten ziran, eztula-edo koiuten eben. Txarri bat edo bi hartzen ebezan, eta eztula eukiten eben, eta odolean aldikadeagaz egoten ziran; garau gorriz bete-beterik. Orduan, mamukioak egosten ziran eta uragaz emoten jakezan, eta gitxi jan ezkero, txarriari asko gustetan jakon zeozegaz nahastetan eben mamukio-ura, eta ura edan eragin txarriari. Mamukioak egosi egiten ziran, eta hareen ura eta eurak be emoten eutseezan. Mamukioak orri zabala daukienak dira.

 

Informador: Milagros Agirre

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala

Videos Relacionados