Somorrostrora ezpatadantzan
- 2011
- BEDIA
Lutuaren iraupena hildakoagazko senidetasunaren araberakoa izaten zan.
Gurasoak hilten ziranean urte biko lutua egiten zan, lehenengoa baltz-baltzik jantzita eta bigarrena medio-lutua deritxona. Lekukoari aita hil jakonean zirtziluak eta azpikogonea be baltzak erabilten zituan.
Amama-aititaren lutua sei hilabetekoa zan; izeko-osabena, ostera, hiru hilabete.
Lutua andrazkoak zein gizonezkoak egiten eben. Andrazkoen erropak eta gizonen trajeak Durangoko tintoreriara eroaten ebezan baltzik tintetan. Ez egoan orduan barriak erosteko modurik eta etxean egozanak tintetan ziran. Egun batetik bestera egiten eben, enterrurako derrigor behar ziran erropa baltzak eta.
Informadores: Herminia Lazpita y Klaudio Berrizbeitia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala