• 2012
  • MUNGIA
Volver

Lur-klaseak

 

Lur-klaseak egoten dira: lurgorria, buztin-lurra... Gatxak eta lehorrak dira lur asko eta euria egiten dauanean aprobetxau behar da labretako eta apurtzeko. Euren lurra hareatsua da eta beti dago aroa bertan behar egiteko. Berau da onena behar egiteko eta jeneroa goizetik hartzeko. Euria egiten dauanean, jorratzeko aprobetxau behar da, ha freskurea gorde dagian. Lur baltza eta gorria lehorragoak dira eta behar egiteko gatxak; mokil asko eukiten dabez. Antxina mokil jotekoa euki behar izaten zan, eta hiru-lau paretan ziran mokilak joten. Gaur egun rotavatorrak dana zatitzen dau, buztin-lurra izan ezik. Eurek buztin lurra daukan solo bat daukie artoagaz, baina euririk egiten ez badau, artoak ez dau urteten.

 

Autor: Labayru Fundazioa

Informador: Maria Abio

Fundación: Labayru Fundazioa