La Salleko heziketeagaz pozik
- 2014
- BILBAO
Fernando Garateak egin eban ikerlanean jarten dau 1862. urtean sortu zala Estudiantina, zuzendariak eta alkateak euki eben eztabaida bategaitik. Lekeition dirudun jentea bizi zan, handikiak; eta pentsau eben gauean eurei serenatak kantetea. Udalera baimena eskatzen joan ziran eta alkateak ezetza emon eutsen. Orduan, bandako zuzendari Casimiro haserratu egin zan eta bandea itxi eban. Bandako partaide guztiak zuzendariaren alde agertu ziran, eta hareek be dimisinoa eskatu eta Lekeitioko herria banda barik itxi eben.
Casimirok lehengo bandako partaideakin La intependiente bandea sortu eban. Alkateak, baina, ez eutsen ixten herrian joten. Orduan, karnabalak etorri ziran, eta honeek euran maskara eta jantziakin talde bat egin eben, lehenengo Estudiantina izango zana. Bandearen kantak eta Casimiroren beraren kanta barriak jo ebezan.
Informador: Iñaki Laka