• 2012
  • MUNGIA
Volver

Santa Ageda

 

Lehen Santa Ageda kantetan urteten ebenean, brusak eta lehengo jantziak jazten ebezan. Makila bana bere eroaten eben. Santa Ageda kantetearena mutil ezkondubakoen kontua izaten zan, baina gizonak bere egoten ziran. Kantetan ebenean, bost ogerleko edo hamar emoten eutseezan eta zakura botaten ebezan. Batzen eben diru horregaz jatordua egiten eben. Antxina, dirua barik jeneroa emoten eutseen: sagar batzuk, arrautzak... etxean egoana. Otzarea bere erabilten zan.

 

Autor: Labayru Fundazioa

Informador: Domingo Ateka

Fundación: Labayru Fundazioa

Videos Relacionados