• 2012
  • AMOREBIETA-ETXANO
Volver

Lehenengo kotxeak eta erromeriak

 

Kotxea nork eukan ba orduan han! Motorra gehiena hasi zan eta gero hasi ziran lehenengo kotxeak. Eurak ez eben ezagutu, gerraostean gosea egon zan baina gero apurka-apurka: bizikleta modernoagoak, gero hurrengo, dirua eukanak edo ahal ebenak erosi motorra eta nobia edo andrea hartu atzean eta txulo joaten ziran.

Erromeriara joaten ziran Oromiñokoak neska eta mutil. Jaiak egoten ziran edonon, Bernan abuztuan domekea izaten da eta erromeria itzelak egiten ziran orduan. Orduan erromeriak non ez, Santi Kurutzen eta... eta erromeria guztietara joan, hori bai.

Gero jantzarik jantza erromerian eta kanpoko mutilekin neskak igual liau eta ez daki berak ze helburugaz egiten eben baina astokeriak egiteagaitik izango zan... "Hi, horreei gaur susto bat emon behar jotseguk" etxerantza laguntzen etorten badira.

Bat eurak baino aurreratxoago joian eta "bajatozak e! bajatozak!" eta sagastirik edo baegoan, han Krispiñena ondoan sagastia egoan. Iluntze baten bromea egitearren, sagarpetik ilunkeran sagarrak botaten eutseezan.

 

Informador: Serafin Zamalloa

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa