Sagastiak-sagardoa 2
- Bebidas
- 2010
- BERRIZ
Azkenera arte ibili zan irakasle dantzak erakusten Olaeta akademian. Ume txikiakaz, lau urtekoakaz, biribilketa egiten eben, eta gero abestu:
Binbili bonbolo, zein dago lo.
Akerra Frantzian balego.
Akerrak kanta, idiak dantza, ahuntzak danbolina jo.
Lau urteko umea ezin da barra baten sartu, ez dira gelditzen-eta. Pentsau be ez! Orduan, biribilketea egiten eben. Asko gustetan jaken. Pausuak irakatsi ondoren, korroan egiten eben. Korroan egiten ebenean, pozik, danak batera egiten ebelako. Gero arin-arina egiten eben. Hainbeste errepikatzen eben umeek, etxera joaten ziranean be, haxe egiten eben. Gero txikitxuakin barrea egiten eben ordu lauren pausoak ikasten joateko geldiro-geldiro: plié, demi-plié, degagé...
Informador: Miren Tere Olaeta
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa