Lehen zapatuetan be behar egiten zan
- 2018
- ARRATZU
Baserriak egiterakoan, beti bereiztu behar da lurra eta egurra. Alkarrekin jarten diranean, egurra usteldu egiten da. Horregaitik ipini behar dira korta-harriak lurrean, egurra bananduta egon daiten. Korta-harriaren eta postearen bitartean, urki-azala jarten zan aislante moduan. Gaur egun, plastiko-gairen bat jarten da korta-harriaren eta postearen bitartean, egurrera hezetasunik sartu ez daiten. Eta korta-harriaren gainean ipiniko da postea, eta postearen gainean habe-burua ipiniko da. Habe-buruak izan behar dau alde batetik eta bestetik, alkar bat egiten daben gunean ─Jupiterren lotuneaz eginda dagoan horretan─, ertz biak egon behar dabe habe-buruak hartuta, indarrik galdu ez dagien ez batak ez besteak. Horrela lotune hori betiko izango da, eta etxerik ez da jausiko.
Informador: Jesus Eguzkiza