• 2014
  • BILBAO
Volver

Komuninoa falangista jantzita

 

Orain ez dau inork ezagutuko, baina berak dino Francoren arpegia mila bider pintau dauala eskolan. Ez hori bakarrik. Derrigor ikasi behar izan ebazan Frankismoko abesti guztiak. Klasera sartu baino lehenago, ume-umetandik abesten eben besoa gora altzauta.

Bere lagun batzuek urte baten jaunartzea egin eben, Sagrado Corazon inguru horretan, falangista jantzita. Zaharragotxuak ziran. Ez zan normala, baina badaki bere lagun bati aukeratu jakola. Orduko denporak holakoxeak ziran. Horregaitik, Francoren abestiak abestea eta Francoren arpegiak ikustea normala zan. Gainera, maisuak be kanpotarrak izaten ziran gehienak.

 

Informador: Iñaki Irigoien

Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa