Komuna egurrakaz-eta eginda egon zan, eta lantzean hustu egiten eben. Gortatik aparte egoan, baina etxeari eutsala. Bainuontzia euki artean, balde zabal baten egiten eben norberaren garbi-ikuzia. Ura berotu eta han jabonetan ziran. Astean behin-edo egiten eben hori edo nonora joan behar ebenean. Ostean, aurpegia bakarrik garbitzen eben. Gero baiñerea eta ura berotzekoa ipini ebenean, itzela izan zan.
Informador: Felisa Atela