Tabernea euki eben Arratzun
- Servicios
- 2018
- ARRATZU
Hango bizimodua diferentea da. Hemen beharra banandu egiten da: goizez egiten da behar, gero hiru-lau ordu dagoz siestea egiteko-edo eta arratsaldean barriro zortzirak arte. Han goizean hasi eta arratsaldean amaitzen da; jateko ordutxu bat daukie eta listo. Hori astelehenetik barikura egiten da. Orduko denporan zapatu batzuetan be egiten zan behar lantzean behin, eta domekea beti jai. Zapatu arratsaldea eta domekea libre eukiten ebenez, orduantxe topetan eban jenteak denporea beste batzukaz egoteko edo juntetako, baina ez da hemengo moduan eguneroko edo aste guztietako zaletasuna. Halanda guzti be, denporea topetan eben batzeko uda bueltan, gizonak Brisbanetik bajatzen ziranean…
Hondino jenteak ez eban jakin behar dan moduan manejetan be. Geroago bai, ingelesa ulertzen hasi ziranean, zinera, teatrora eta errugbi-klubetara joaten hasi ziran. Klub horreek hain ziran handiak ze, ez ziran bakarrik afizinoagaitik joaten; bertan lagunakin juntetan zan jentea. Jatetxea, jantza-lekua eta zinea be bertan egozan. Orduan, etxe batetik beste leku batera joaten ziran. Kalean ibiltea ez zan normala.
Informador: Lurdes San Severino
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa