Erromeria eta jantzari batzuk egoten ziran, eta jantzarientzako lehiaketa bere egiten eben. Barkilleruak etorten ziran Mungiatik, aparatuak lepoan dabezala, barkilloak saltzen. Orduko dirua txakur handia eta txakur txikia izaten ziran. Diru gitxi eukanak txanpona barkilleruek eukien leku batera botaten eben eta han egoan numeroko beste barkillo irabazten eban dirua ipini ebanak ─harek numeroak marketan ebana─.
Informador: Domingo Ateka
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa