• 2014
  • ATXONDO
Volver

Intxaurrak batzen basora

 

Basoan asko ibilten zan. Amak beti bialtzen zituan basora; esaterako, intxaur batzen udagoienean, hego-haizea sartzen zanean. Basoan nahiko urrin eukiezan hamar bat intxaur-arbola handi eta hara bialtzen zituan amak ume guztiak. Han txabola bat be baeukien. Ingurua Anboto ikutzen egoan, leku harritsua zan. Haize-boladea sartzen zanean, kli-kla kli-kla jausten ziran intxaurrak eta abar. Orduan txabolatik urteten eben eta bizkor-bizkor batzen zituen danak beste haize-bolada bat etorri eta buruan jo ez egiezan intxaurrek. Basoan asko ibilten ziran, eta berandura arte be bai.

 

Informador: Jesus Eguzkiza

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa