• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Ikazkintza 4

 

Gauetan bere beti egon behar izaten zan ikaztokian. Ikaztokiak truku asko eukazan. Egosi ostean, eskubaratxu bategaz kurioso-kurioso ganeko txarrikeria kentzen eutsien. Bertan dana ikatza lotzen zan, eta ha ikatza gero hotzituten euki behar izaten zan egun batean edo bian, eta gero, zakuetan kargau. Inoiz gertau jake bertara joan eta zakuak erreta egotea. Zakuak sutan bere topau dabez hainbeste denporagarrenean. Beraz, truku bat eukiten eben de Padre y Señor mio!

 

Ikatza Mungiara eroaten eben. Ikatzaren dirutxua egoanean pozik egozan. Lau txakur hartzen ebezan ikatza eginda; baina, asko kostata. Behar handia egin behar zan… fraka zaharrakaz, eta ahal dan moduan. 

Hasierarik dana ondo joan ezkero, denpora gitxiago behar ebazan ikatzak ondo egiteko; osterantzean, 8 egun ingurugaz konpleto paretan zan. 8 egun gitxienean behar dauz: sua emon, dana egosi… 8 egun inguru botaten deutsaz informanteak.

 

8 egun horreetan guardia egin behar izaten zan. Euren aitak barria preparetan eban ahal eban artean.

 

Informador: Mari Ugarte

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala

Videos Relacionados