• 2007
  • MARURI-JATABE
Volver

Mantzanilea

 

Kontrol barik batzen zan mantzanilea. Otzaratxuak egoten ziran batzeko, baina neurririk ez zan egoten. Baten batek behar ezkero, emon egiten jakon. Kanpotik etozenei be emoten jaken. Baserri guztietan egoten zan mantzanilea. Urian be gastetan zan mantzanilea.

Mantzanilea plazan saltzen be ikusi dabe jentea. Farmazietan saltzen hasi ziranean galdu zan hori, baina plazan be altsikatutako mantzanilea saltzen zan, erdi sikatuta egoana.

Mantzanilea konserbetako sikatu egin behar zan. Erropa edo paper baten ganean ipinten zan gerizpean. Lantzean behin, mobidu egiten zan apur bat eta berez sikatzen zan. Eguzkitan erre egin leiteke.

Gero kristalezko tarroetan gordeten zan.

 

Informadores: Milagros Agirre y Milagros Larrazabal

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala