Etxeko ateak
- ARRATZU
Ikatza egiteko egurra preparetan eben. Pagoak, haretxak-eta inausi egiten ebezan hareen adarrakaz egiteko. Ipinten ebezan metro inguruko zatietan. Inaustea goiko adar batzuk ebagitea da, total moztu barik; arbolea bizirik geratu daiten adar batzuk kentzea. Beste batzuetan, arboladi osoa botaten zanean, dana aprobetxetan zan: burua, mukurra, baldoa, garria... Metro bat inguruko zatiak egiten ziran, eta tolestuta ipini. Lehenengo haga bat sartzen eben behetik gora, eta haren bueltan hasten ziran piloa egiten, gorainoko metea egiten bueltan. Egur-metea zohiaz tapetan eben. Aurreragoko ikatza egineko larrinean lur zehea egoten zan, eta ha botaten eutsien zohiari gainean keak urten ez egion.
Informador: Mateo Urien
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala