Txatximingorri
- 2008
- MARURI-JATABE
Ikastolea egitea lortu ebenean, etxeetakoak kendu eta ikasle guztiak eroan ebezan hara. Andereñoak oso ondo portau ziran. Zein andereño onak, zuzenak, eskuzabalak ziran! Poliki-poliki joan ziran dana antolatzen. Hasieran ez eukien ezertxo be; gero, Xabiertxo.
Dana dala, eurak ez ziran izan lehenengo hasitakoak. Frantziskotarrek baeukien ikastolatxu bat. San Nikolasen be egon zan. Han harrapau ebezan eta txarto ibili ziran. Xabier aurretik beste leku batzuetan ibilia zan beste ikastola batzuetan. Euren ikastolea handiagoa zan, eta horregaitik ezagunagoa.
Informador: Karmele Goñi
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa