Umeek egiten ebezan beharrak
- 2012
- MUNGIA
Hiru urtean −1967an, 1968an eta 1970ean− Ipar Amerikara joan ziran. Larogeta bat estadutik egin eben jirea hiru hilebetean. Hiru biderrez egin eben jira bera. Hegazkinez, trenez eta autobusez ibili ziran. Trenez pasau eben Las Montañas Rocosas deritxana. Gehiena autobusez egin eben. Hogei lagun joan ziran; zortzi mutil-dantzari eta zortzi-neska-dantzari. Javierrek txistua joten eban; Victorrek txistua, albokea, dultzainea; Bonik txistua; akordeoilari bat be baegoan; eta kantaria, dantzan be egiten ebana. Frantzian ensamble esaten jako horri.
Informador: Miren Tere Olaeta
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa