Marijesietako kantu desbardinak
- 2012
- GAUTEGIZ-ARTEAGA
Herrian eskola bi egon ziran, eta barrioetan beste bi: Iruzubietan bata eta Zearregin bestea. Zearregikoa eta Iruzubietakoa neska-mutilentzat ziran, eta Bolibarrekoak bata mutilentzat eta bestea neskentzat.
Bera mutilen eskolara joan zan. Maisua, Antonio Pérez, Bituriakoa zan; eta maisu ona zan, baina gogorra. Sei urtegaz hasi eta hamabost urte bete arte ibili zan eskolan. Aritmetika, geometria, gramatika, historia… danerik ikasi eban; entziklopedia baten eukien dana. Lehen erakusten zan historia eta orain erakusten dana desbardinak dira: lehen ona zana orain txarra da; eta lehen txarra zana orain ona. Pizarrea be euki eben, eta koaderno bat be bai; bertan egiten ebezan matematikako problemak, eta idatzi be bai. Dana ikasi eban gaztelaniaz, maisua Nanclares de la Oca-koa zan eta; ez ekian euskerarik. Gainera, ez jakon gustetan eurak euskeraz egitea; lagunek alkarren artean euskeraz egin ezkero, harek segiduan esaten eutsen gaztelaniaz egiteko.
Informador: Jesus Urkidi Celaya