• 2017
  • ARRATZU
Volver

Herriko errementariak

 

Txikia zanean, errementariarengana joaten zan, eta forjan gauzak zelan egiten ebazan begira egoten zan. Burdinazko erremintak konpontzen ebazan; atxurkulua, esaterako. Gurdiarentzako burdinazko piezak be bai.

Ganaduari apatxak konpontzen eutsazan beste errementari bat be egon zan, eta han be egoten zan. Lau postedun mahai baten sartzen zan behia, eta tripa azpitik egur bi pasetan eutsazan. Karraka bategaz eta kateagaz behia altzau egiten eban. Orduan, apatxak kutxilo bategaz ebagi, garbitu, eta herradura (perra) barriak ipinten eutsazan, untzeakaz josita.

 

Informador: Juan Mari Aretxederreta

Videos Relacionados